Herriko artisauen lanak, guztien bistara

Amaia Txintxurreta Guridi 2021eko abenduaren 19a

'Zero kilometro artisau azoka' dago zabalik atzotik Ibarraundi museoan, herriko artisau eta artisten lanak ikusteko eta erosteko. Artisauek adierazi dute atzo jende dezente ibili zela eta gaur goizean joan etorrian ibili dira herritarrak. Egurrezko erlojuak, buztingintza, xaboiak eta ukenduak, larrua edota poltsak daude, besteak beste, erakustokietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak