'Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean' lanarekin, hirugarren saria, Iñigo Beitiarentzat

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 17a, 11:31

Iñigo Beitia talde argazkian, erdian –ezkerretik hasita, laugarrena–, sari-banaketa ekitaldian.

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzte Txillardegi Hausnartu Soziolinguista sariak, eta hirugarren saria Iñigo Beitia eskoriatzarrak irabazi du, Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean. Behin-behineko ondorio batzuk izenpean egindako lanari esker

Gizarte Antropologian graduatua, euskararen gaineko ikerketetan parte hartu izan du Beitiak eta bere gradu zein master amaierako lanak hizkuntza antropologiari lotuta egin ditu. Egun, berriz, EHUko doktoregaia da. Bere lanak hizkuntzaren eta kulturaren arteko uztarketaz dihardu, hizkuntzaren biziberritzeari begira garrantzitsuak izan daitezkeen gakoak eskaini ditzakeelakoan.

Iñigo Beitiak hizkuntza biziberritzean praktika eta errepresentazioek duten eragina aztertu du bere lanean, hizkuntza antropologiatik. Praktika komunitateak aktibaziorako eta mudantzarako eman dezakeena xehatu du hainbat adibide jarriz.

Iñigo Beitia eskoriatzarra, argazkian, eskuin aldean, lana aurkezten.

Hala, azken urteetan egin diren ikerketetan oinarrituta, gaiaren garapen teorikoa egiten da, lehenik, amaieran eredu bat proposatzeko. Epaimahaiaren arabera, "gaiaren ibilbide historikoa ongi laburtu eta sintetizatzen du", besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak