Hainbat kalte eragin ditu azken egunetako euriak Eskoriatzan ere. Bolibarrerako bideaz gain, Mazmelarako errepidean ere errei bat itxita dago atzo izandako lur-jausi baten ondorioz. Luiziaren gunea arriskutsu dagoela-eta Mazmela Elizateko alkate Iñaki Zurutuzak estazio zaharretik joateko aholkua eman du. Mazmelara iristeko beste aukera bat da Agarreko bidea, baina hori ere arriskutsu samar dagoela azaldu du Zurutuzak.
Horiez gain, atzo izandako beste luizi batek eraginda, Alberja Zaharretik Bidebarrietarako baso-pista ere itxita dago, baita Erañarako bidea ere, Epertoki ondoan. Han, zuhaitz bat erori da errepidera eta horrek oztopatzen du bidea.
Apotzagara bidean ere izan da lur-jausia. Horrek, baina ez du trafikoa oztopatzen.