Biharko egitaraua bertan behera geratu den arren, Tortolis ludotekan jarri duten euskarazko jostailuen azoka martxan da atzotik. Hala, gaur eta bihar arratsaldeko 16:45tik 19:15etara egongo da zabalik. Erakusketan, euskaraz eskaintzen diren mahai jolas eta jostailuak biltzen dira batez ere, baina badira edozein hizkuntzatan jolastu daitezkeenak edo kooperatiboak direnak jendeak ere ikus ditzan.
Gaur goizean, Jose Arana ikastolako taldetxoa hurbildu da jolasak probatzera.