Espainiako txapelketan laugarren postuan geratu dira Haizeder Arguiz eta Maialen Apraiz gimnastak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 1a, 12:30

Eibarko Ipurua taldeko Esko-iatzako gimnastek denboraldi aparta egin dute tapiz gainean. Senior kategorian ari da Nahia Arguiz gimnasta eta Haizeder Arguiz eta Maialen Apraiz, berriz, kadete mailakoak dira. Denboraldian zehar taldekidekin batera lortutako emaitzak apartak izan dira, baina azken txapelketan, Espainiakoan, podiumetik pauso batera geratu dira txikienak.

Ipurua gimnasia taldeko kadete mailakoak Espainiako txapelketan izan dira, Valladoliden. Haizeder Arguiz eta Maialen Apraiz eskoriatzarrek taldekide dituzten Elene Ramirez, Naroa Alonso, Emile Zamakola, Nahia San Martin eta Elene Lazpita gimnastekin batera laugarren postua eskuratu dute, 19.150eko notarekin. Emaitza paregabea da, eta denboraldiko beste lehiaketetan lortutakoekin ere oso pozik agertu dira. Izan ere, lehen postuak lortu dituzte Euskadiko Txapelketan, Gipuzkoako Txapelketan eta baita Izar Leku eta Gasteiz Hiria torneoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak