Atamako zazpi borrokalariak, podiumean Espainiakoan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 26a, 10:16
Jose Antonio Garcia Mondra zilarrezkodomina jasotzen. Argazkia: Espainiako Kenpo Federazioa

Zilarrezko bost domina eta brontzezko lau domina lortu dituzte, Atama Eskoriatza taldeko borrokalariek, Rafa Carriet entrenatzailearen gidaritzapean.

Espainiako kenpo txapelketan Atama Eskoriatza taldeko zazpi borrokalari izan ziren lehiatzen Guadalajaran. Danel Azkunaga, Airam Duarte, Ion Garcia, Leire Rato, Jose Antonio Garcia Mondra, Julen Maqueda eta Jose Luis Maqueda izan ziren herriko ordezkariak, eta guztiak igo ziren podiumera.

500 borrokalari batu ziren txapelketan eta kenpoko modalitate guztiak jokatu ziren bertan. Eskoriatzako borrokalariek egindako lana azpimarratu du Rafa Carriet Atama Eskoriatzako entrenatzaileak: "Klubak zilarrezko bost domina eta brontzezko lau lortu ditu: semmikenpoan, Julen Maqueda eta Jon Garcia Espainiako txapeldunorde izan ziren, bakoitza bere kategorian; Danel Azkunaga eta Leire Rato, berriz, hirugarren postuan geratu ziren. Rato lesionatuta joan zen lehiaketara, eta, semmikenpoan brontzea lortzeaz batera, bigarren geratu zen summision kategorian. Kontiniuo sailean, aldiz, Danel Azkunaga eta Mondra txapeldunorde geratu ziren eta Airam Duarte eta Jose Luis Maqueda hirugarren sailkatu ziren.

Trantsizio urtea

Carrietek gaineratu duenez, "aurtengoa trantsizio urtea" izan da, eta azpimarratu du "borrokalari berriek lan oso ona" egin dutela. Horrekin batera, fullkenpo eta summission kategoriak indar handia hartzen ari dira; beraz, jendeari animatzeko eskatu nahiko nioke. Batez ere, emakumezkoei, klubean beharra dugu eta. Aurten, berandu jokatu da Espainiako txapelketa, eta datorren urtean martxoan egingo da; hala, ordurako prestatzea tokatzen da orain".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak