Eskoriatzan ere "Aski da!" oihukatu dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 26a, 10:04

Azaroaren 25eko elkarretaratzea, Fernando Eskoriatza plazan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunarekin bat egin dute Eskoriatzan ere. Fernando Eskoriatza plazan, euripean batu ziren zenbait lagun, Aski da! leloa zeraman pankartarekin.

Egunerako prestatutako adierazpena ere irakurri zuten antolatzaileek: "Aurten, ofizialki, bost emakume erail dituzte Euskal Herrian. Gure bailarara etorrita, aurten, urtarriletik urrira bitartean, 44 etxeko biolentzia kasu salatu dira, eta 103 geniro biolentzia kasu. Eta hauek, izebergaren punta besterik ez dira. Badakigu, kasu errealak askoz gehiago direla. Hauek datuak besterik ez dira, baina izen-abizenak dituzte: gure lagunak dira, gure bizilagunak, gure ahizpak, gure amak. Zer gertatzen ari da? erasotzaileen adinari begiratuta, kasurik gehienak 18 eta 39 urte artekoak dira, eta 14-17 urte artekoen kasuak igotzen ari dira. Nahiko da!"

Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, plazan batutakoak.

"Datuetan ikusten da, etxeetan zein kaleetan pairatzen ari garen indarkeria izugarria izaten ari dela azken urtean. Ehunka eta ehunka dira LGTBQ+ kolektiboaren kontrako eraso, gorroto diskurtso eta sexu orientazioagatik zein genero identitateagatik ematen diren bazterketak".

"Honi guzioni aurre egiteko erakunde konprometituak behar ditugu, eta ez morez mozorrotutako adierazpen instituzional, elkarretaratze edo argazkiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak