17:30ean, Musikalean izenpean, Beheko Errota musika eskolako ikasleen kontzertu txikia izango da, lehenbizi, Fernando Eskoriatza plazan. Saioa amaitzean, 19:00etan, berriz, Eskoriatzako bandaren Santa Zezilia kontzertua izango da, Zaldibar antzokian, urtero moduan, eta eskainiko dituzten piezetako batzuk hauek dira: Russian dance suite, Cote D'or, In the mystic land of Egipto, Bohemian Rhapsody...