"Guztira, hiru partidu jokatu ditugu: kopako bat, galdu egin genuena, eta irabazi ditugun ligako bi partiduak. Joan den jardunaldian lazkaotarrei 6-3 irabazi genien, etxean, eta garaipen harekin motibatuta gau-de taldekideak. Hala, bolada ona aprobetxatu nahi dugu, goiko postuetan jarraitzeko. Taldea iazko berbera da, ez dugu alda-keta handirik izan, baina, beti esaten dugun moduan, jokalari gehiago izatea oso ondo etorriko litzaiguke", adierazi du Marta Garciak, taldeko kapitainak.