Atama Eskoriatza taldeko Danel Azkunaga, Airam Duarte, Ion Garcia, Leire Rato, José Antonio Garcia Mondra, Julen Maqueda eta José Luis Maqueda borrokalariak arituko dira asteburuan, Espainiako Kenpo txapelketan, Guadalajaran.
Espainiako Kenpo txapelketan 800 kirolari batuko dira, eta Eskoriatzatik zazpi lehiakide izango dira bertan, diziplina ezberdinetan borrokatzen.
Lehiaketa gaur hasiko da Kata probekin. Zapatuan, Kobudo; Defentsa Pertsonala; Semi Kenpo; eta Submission diziplinen txanda izango da; eta domekan, Full Kenpo eta Semicontinuo. Antolatzaileek adierazi dutenez, txapelketa koronabirusaren aurkako segurtasun neurriekin ospatuko da. Beraz, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea modalitate guztietako lehiaketan, Kata eta Kobudo lehiaketetan izan ezik; baita instalazio osoan ere.
Euskadiko selekzioko borrokalariak talde argazkian.