Lehen gola sartu arren, aise galdu du Eskoriatzak: 3-7

Mireia Bikuña 2021ko aza. 7a, 18:46

Eskoriatza-Antiguoko partidua.

Antiguoko intentsitate handiagorekin irten da kantxara, eta hori baliatu du etxekoen lehen golari buelta emateko. Bigarren zatian, markagailuan hurbildu dira eskoriatzarrak (3-5), atezain-jokalaria atera dutenean, baina, une erabakigarrian, bizkaitarrak nagusitu dira berriro.

Sailkapenaren goiko lekuetan egoteko bi taldea nor baino nor gehiago daudenean, lehia gogorra eta intentsua aurreikus daiteke. Eta, ezaugarri horiek izan ditu Eskoriatzak eta Antiguokok jokatutako partiduan. Donostiarrak kontzentratuago irten dira kantxara, eta etxekoak markagailuan aurreratu badira ere, segituan eman diote buelta lehiari. 1-4 bukatu da lehen zatia. "Bizkarra harrapatu digute jokaldi batzuetan, eta hortik etorri dira golak. Lehen zatian hobeto jokatu dute", esan du Aratz Kortazarrek.

Bigarren zatian, jokoa aldatu gura izan dute eskoriatzarrek. Jokaldi berriak topatu, eta Antiguoko ezustean harrapatu. Baina, kanpokoek egin dute bosgarren gola.

Markagailua ikusita, eta ezer galtzeko eduki barik, atezain-jokalariaren figura ipini dute jokoan: erasorako jokalari bat gehiago, baina, atezain barik. Hori horrela, 3-5 hurbildu dira markagailuan. Eta, lehia askoz gehiago estutzeko aukera izan dutenean, laugarren golarekin, baloia galdu, eta seigarrena sartu du kanpoko taldeak, lehia erabakita utziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak