"Plazan egitea aurreikusten genuen, baina Inkernun egingo dugu. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izaten den egun bererako antolatu izan dugu hitzordua, baina aurten dataz aldatu dute, eta erabaki bat hartu beharrean geunden. Hori izan da arrazoi nagusia, batetik, eta, bestetik, aurrera begira ardo dastaketaren eguna aldatzea ere planteatzen ari gara; agian, udaberrian, baina ikusiko dugu, eta baita aurrez jakinarazi", adierazi du Juan Luis Zubizarretak, Atxorrotx Kultura Elkarteko lehendakariak.
