Duela zenbait urte hasi ziren antolatzen bertso-saioa Eskoriatzan data hauetan, eta, pandemiagatik antolatu ez denez, hirugarren edizioa izango da gaurkoa. "Haizeak eta biok aspaldi ez dugu batera abestu, eta Sustrai Colinarekin eta Ane Labakarekin ez gara askotan izan plaza batean. Gogotsu gaude, eta saio ederra aurreikusten dugu; ea jendea animatzen den", adierazi du Oihana Aranak, oholtza gainean arituko den bertsolari eskoriatzarrak.