'Skratx' ikuskizuna izango da domekan Zaldibar antzokian

Imanol Beloki Unamuno 2021eko urriaren 22a

Skratx ikuskizuna. Argazkia: Kultur errota.

Domekan, 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako Skratx izeneko ikuskizuna izango da Zaldibar antzokian, Ameztu Produkzioak taldearen eskutik. Dibertigarria eta familian ikusteko moduko antzezpena da, euskara hutsean, eta 17:00etan hasiko da. Hala ere, sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Manuel Muñoz kiroldegian, hiru eurotan.

Skratx super heroiak kontatzen du nola denboraren poderioz super-heroi izatetik antiheroi izatera pasatu den, eta suertatu zaion arazo bati konponbidea eman beharko dio. Hori egin ezean, kapa zintzilikatu beharko du betirako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak