Sari asko egongo direla adierazi dute antolatzaileek: kantinplorak, poltsak…, eta baita sari potoloa ere, hau da: asteburu pasa bat Nekazal etxe batean. "Oso erraza izango da parte hartzea. Baldintza bakarra ezarri dugu, adin nagusikoa izatea. Hori horrela, Fernando Eskoriatza plazan agertzeko dei egiten diegu herritarrei, gaur, 18:00etan. Hala, sariren bat edo beste jasotzeko aukera aprobetxatzeko, batetik, eta jende berria ezagutzeko aukera izango dutelako, bestetik".
