Erasoan asko barkatu ostean, denboraldiko lehen porrota (1-3)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko urr. 9a, 18:32

Eskoriatzaren eta Elorrietakoren arteko norgehiagokako une bat.

Eskoriatzako areto futboleko taldeak Elorrietakoren aurka jokatu du gaur, urriak 9, Manuel Muñoz kiroldegian. Eskoriatzarrek ez dute eguna izan eta bereziki aurrean aukera asko huts egin ostean, denboraldiko lehen porrota jaso dute. "Izan ditugu aukerak 2-2koa egiteko baina azken txanpan egin digute 1-3koa", adierazi du Aratz Kortazar jokalariak.

Lehen zatian Elorrietako 0-2 jarri da aurretik markagailuan, etxeko taldeak atzealdean "akats txiki batzuk" egin ostean. Saiatu dira eskoriatzarrak behin eta berriz saiatu dira gola egiten: "Oro har ez duguna izan baina gaur bereziki asko barkatu dugu erasoan. Horrela heldu gara atsedenaldira; bigarren zatian, 1-2koa egin dugu eta izan ditugu aukerak bina berdintzeko baina ez da posible izan. Amaieran, gure atezaina ere jokalari moduan jarri dugunean, 1-3koa egin digute", argitu du Kortazarrek. 

Denboraldiko lehen porrota izan da eskoriatzarrendako, aurreko hiru lehiak irabazi egin zituzten-eta; hurrengo asteburuan deskantsua izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak