Literaturari eta herriko sortzaileen lanari balioa

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 8a, 11:05

Oihana Arana eskoriatzarra Lazunak azkazaletan liburuarekin.

Hainbat kultura arlori lekua eman nahi die Eskoriatzako udalak, urriko kultura programazioari erreparatuz. Hala, literatura, zinema eta bestelako ekintza-sorta ederra prestatzeaz batera, egun bakarreko tailerrei eman nahi diete indarra.

Urrirako kultura agenda betea antolatu du Eskoriatzako Udalak. Helduentzako zein haurrentzako zinema bueltatuko da Zaldibar antzokira, uztailean martxan jarritako Ostiral musikatuak izeneko egitasmoari jarraipena emango diote, Auzoko eta Berbalagunak egitasmoen hitzorduak zein bestelako talde, elkarte eta eragileen ekintza puntualez gain, Mugikortasun Astea eta Gaba Beltza ere antolatu dituzte, ekintza bakoitza bere egitarauarekin.

Tailerren aldeko apustua

"Mendi orientazio tailerra izango dugu asteburu honetan ekintza nagusi moduan. Jende dezentek eman du izena, eta halakoen aldeko apustua egingo dugu hemendik aurrera ere. Konturatu gara epe laburreko edo luzeko ikastaroek baino hobeto funtzionatzen dutela egun bateko tailerrek; egun trinko batean joan, egin eta listo. Horrekin batera, zinema ere izango dugu hemendik aurrera, sarri, antzokian. Kasu honetan, zapatuan, Ane filma izango dugu. Bost euro ordaindu beharko dira Zaldibar antzokiko proiekziorako, gazte-leraz izango da, eta 2020ko Donostia Zinemaldian Irizar saria jasotakoa denez, jendea anima-tuko dela aurreikusten dugu", adierazi du Arantxa Unzuetak, Eskoriatzako Udaleko Kultura teknikariak.

Literaturari bere lekua

Eskoriatzako idazleek egindako lanari balioa emateko asmoz, literaturak ere izango du bere tartea Eskoriatzako kultura agendan. Urteroko Literatura Solasaldien beste edizio bat hasiko da, eta, horrekin batera, liburu aurkezpenek ere beren tokia izango dute egileen parte-tik. Lan horretan lehenengoa Oihana Arana eskoriatzarra izango da. Urriaren 14an, Lazunak azkazaletan bere poema liburuaren gaineko aurkezpena egingo du, kultura etxean. "Oro har liburuak nahiko harrera ona izan duela esango nuke. Jendeari gustatu zaio, eta iritsi zaizkidan mezuak positiboak izan dira. Aurkezpenean, Leire Vargas bertsolari eta idazlea eta biok egongo gara, eta elkarrizketa formatuan egingo dugu. Galderaren eta erantzunen tartean, poemak tartekatzen joango gara. Hala, elkarrizketaren eta errezitaldiaren arteko nahas-keta eskainiko dugu", adierazi du Oihana Arana idazle eskoriatzarrak."Oihana Arana bere liburua aurkeztera etorriko da oraingoan, baina Eskoriatzan badaude beste zenbait idazle, eta horiei lekua egin nahi diegu, beraien lana azaleratzeko. Hori horrela, aza-rorako Xabier Oianguren eskoriatzarra gonbidatu dugu, Assugeko Erregea liburua idatzi du, autoargitaratua, eta aurkez-pena egiteko eskatu diogu. Aurrera begira, Jon Isazelaiari ere egin nahi diogu gonbidapena, bere eleberria aurkeztu dezan... Herriko idazleen lanak herritarren artean zabaltzea nahi dugu", adierazi du Arantxa Unzuetak, Eskoriatzako Udaleko Kultura teknikariak.

Mugikortasun Astea

Urriaren 18tik aurrera, astebetez, Mugikortasun Astea izango da Eskoriatzan. Oreka bizikleta dendakoen eskutik bizikletak konpontzeko tailerra izango da, patinetan aritzeko ikastaroa, skate ikastaroa, bi-garren eskuko bizikleta azoka... Horrekin batera, hilabeteari amaiera emateko, Gaba Beltza egingo da. Ludotekan zenbait ekintza egingo dituzte, Josu Ozaita antropologoa izango da Zaldibar antzokian, Itzalitako gaba beltza berpizten hitzaldia egiten, eta beste hainbat hitzordu ere egingo direla aurreratu du Kultura Sailak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak