Eguaztenean hasiko dituzte ehiza postuen zozketak Aldaypen

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 4a, 17:51
Aldaype elkarteko zozketa bateko unean.

Ehiza postuen banaketak eguaztenean hasiko dituzte Eskoriatzako Aldaype elkartearen lokalean, Intxaurtxuetako bederatzigarren atarian, eta, beraz, ehizan egin ahalko dute zozketan parte hartu eta posturen bat tokatu zaien herritarrek. 160 postu zozketatuko dira, eguaztenero,17:00etatik 18:45era bitartean, azaroaren 17a bitartean.

Pandemia dela-eta, iazko protokolo bera jarraituko dute Aldaypekoek ehiza-postuen banaketa egiteko. Hala, astean behin bakarrik izango da zozketa, eta sortzen den ilaran segurtasun neurriak errespetatzeko eskaera egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak