Kale-antzerki jaialdiaren barruan, Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroak elkarlanean ekoiztutako Gazte lana ikusteko aukera izan zen, atzo, Santa Marina plazan. Dantza, zuzeneko musika, ahots ederra… batzen zituen lanak harrera ona izan zuen, izan ere, bertan ezarritako eserleku guztiak bete ziren. Kale-antzerki programari gaur emango diote amaiera, berriz, Legea gu gara umorezko ikuskizunarekin. 19:00etan, Fernando plazan izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.