Mendian telefonoarekin orientatzeko tailerra

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 1a, 18:25

Mendian sakelakoarekin. Argazkia: APP GPS

Mendian ibiltzeko baliabideen saioa urriaren 9an izango da, zapatuan, 10:00etatik 12:30era bitartean, kultur etxean; bost euro da. Plazak mugatuak dira, eta, horrenbestez, aurrez izena eman beharko da; horretarako, zenbait bide daude.

Poltsikoko telefonoa oso tresna baliotsua izan daiteke mendira joatean erabiltzeko. Gaur egun, lagungarria da mendizale askorentzat, eta ezinbestekoa, zenbait kasutan, txoko berri bat ezagutzera doazen horientzat. Izan ere, jende asko mendira doa GPSarekin. Smartphoneetan mendiko GPS aplikazioak deskargatu daitezke, eta, ibilbide berriak ezagutzeaz batera, galduz gero ere izugarrizko laguntza eman dezakete. Hori horrela, mendian orientatzeko poltsikoko telefonoen aplikazioen eta GPSaren gaineko tailerra antolatu du Eskoriatzako Udalak.

Mendian orientatzeko dauden baliabideen ikastaroa euskaraz izango da eta sakelakoaren oinarrizko ezagutza beharrezkoa izango da. Saioa urriaren 9an egingo da, 10:00etatik 12:30era bitartean, kultur etxean, bost euroko prezioan. Plazak mugatuak dira, eta ikastaroan parte hartzeko honako bide hauek daude: 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta, kultura@eskoriatza.eus helbidera idatzita edo Whatsapp bidez 650 49 51 66 zenbakira mezua bidalita.

Teknologia berrien abantailak

Gaur egun, poltsikoko telefono gehienek GNSS sistemen bidez kokatzea ahalbidetzen dute, eta horrek aukera ematen du kokapena zehaztasun handiz ezagutzeko, estaldura telefonikoa eta datu mugikorrak erabili barik. Horrek esan nahi du mugikorra kosturik gabe erabili ahal dela munduko edozein lekutan. Hala ere, lehenik eta behin, ibilbideak, mapak eta behar den guztia deskargatu beharko dira telefono-estaldurarik gabeko eremu batera irten aurretik.

Saioan ikasiko direnak

Mendian orientatzeko eta sakelakoa erabiltzeko hainbat argibide emango dira tailerrean; besteak beste: app-aren menua eta konfigurazioa, ibilbideak eta datuak grabatzea, ibilbideak eta datuak inportatzea eta deskargatzea: hau da, WPTak, track-ak, ibilbideak… eta mapak deskargatzeko jarraibideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak