Garaipena Eskoriatzak, txarto hasi eta gero (5-3)

Xabier Urtzelai 2021ko ira. 26a, 11:25

Maila nazionalean jokatutako lehenengo bi jardunaldiak irabazita eskoriatzarrek ondo hasi dute liga. Kosta egin zitzaien Batzarreren kontra partiduan sartzea, markagailuan atzetik joan ziren, baina egoerari buelta emateko kapaz izan ziren. Mondratek, etxetik kanpora, 4-2 galdu zuen dagoeneko lider dagoen Gasteizko Aurreraren kontra.

Eskoriatzak ondo hasi du liga. Jokatutako bi partiduak irabazi egin dituzte, eta atzo, zapatua, Batzarreren kontra lortutako puntuei esker dagoeneko aurrealdeko postuetan kokatu da. Maila honetan, baina, garaipenak izerditu egin behar dira, eta lehenengo zatian, behintzat, etxekoak ez ziren Batzarrekoak baino gehiago izan. Minutu asko egin zituen markagailuak 0-0 eta eskoriatzarrek aukera ederren bat edo beste izan zuten, nahiz eta ate aurrean fin ibili ez. Baina, egoera horri buelta eman eta kantxan lan handia eginda lortu zuten etxeko lehenengo garaipena (5-3).

Mondratek, berriz, etxetik kanpora jokatu zuen, Gasteizko Aurreraren kontra. Lehenengo jardunaldian gasteiztarrek errepasoa eman zieten durangarrei (2-9) eta arrasatearrek bazekiten kantxa zaila bisitatu behar zutela. Galdu egin zuten, baina tarte txikiarekin (4-2) partiduan sartuta egon ziren uneoro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak