'Mintza-poza!' oinarri, hasi dute Berbalagunek ikasturtea

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 24a, 12:12

Eskoriatzako Berbalagun talde bat, asteon.

Eskoriatzako berbalagunen saioak hasi diren arren, izen-emate kanpaina abiarazi berri dute, eta interesa dutenek Berbalagun taldeak ezagutzeko dei egin dute. Horrekin batera, urriaren 21ean ekintza berezi bat egingo dutela aurreratu dute.

Berbalagun taldeak martxan dira dagoeneko, eta, ikasturte berriari begira, Bizi zaitez Mintza-pozez, egin zaitez Berbalagun! lelopean hasi dute kanpaina berria. Hala ere, dinamizatzaileek azpimarratu dutenez, urte osoan izango dute izena emateko aukera zabalik. Mintza-poza! oinarri, euskaraz hitz egiteko elkartzen, ematen eta jasotzen eta lagun berriekin euskaraz gozatzen jarraitu nahi dute, eta, pandemia aurreko egoerarekin, ohiko partaideak hasi dira euskara praktikatzen.

Berbalagunak kartela 2021, Eskoriatza.

"Urriaren 21ean, 18:00etan, tonbola berezi bat egingo dugu Fernando Eskoriatza plazan, eta Berbalagunetako partaideei zuzenduta bakarrik ez, herritar guztiei irekita egongo da; sari ederrak izango dira, gainera… Dena den, aurrerago emango dugu informazio gehiago", adierazi du Iratxe Arresek, Eskoriatzako Berbalagunak taldeko koordinatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak