Aratzen aita Ruben Testak esan duenez, gustura ari da semea lehiatzen, eta gozatzea izan behar da bere helburua: "Urte ona egiten ari da Aratz, eta motor berriari berehala hartu dio eskua. Euskadikoan bost lasterketa egin ditu eta, hiru lasterketaren faltan, sailkapenean lehenengo postuan dago, bere mailan. Hala, orain Europako finalean aritzea sekulako saria da beretzat. 11 urte ditu, eta egin behar duena da uneaz disfrutatzea".
Anaia nagusia ere ondo
Enaitz Testa anaia nagusia, berriz, 85 cc-ko mailan ari da lehiatzen, eta bere kategorian lehenengo postuan dago Euskadikoan. Iaz, Europako finalerako sailkatu zen, baina COVID-19agatik bertan behera geratu zen.