Emakumezkoetan, berriz, Paula Suarez (Laboral Kutxa) txirrindularia izan zen garaile. Kasu honetan, azken unera arte estutu behar izan zuen, emakumezkoen lasterketarik lehiatuenetako batean.

Iker Eskibel txirrindulari eskoriatzarra 2021eko Caja Rural Kopako txapeldun berria da. Aratzurin jokatu zen txapelketako azken lasterketa, asteburuan, eta parte-hartzaileek 6,3 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten. Oreka taldeko txirrindulariak lehen itzulian erorikoa izan zuen arren, eskuak altxatuta eta lasterketa ikustera joandako lagunei bostekoa ematen pasa zuen helmuga.
Emakumezkoetan, berriz, Paula Suarez (Laboral Kutxa) txirrindularia izan zen garaile. Kasu honetan, azken unera arte estutu behar izan zuen, emakumezkoen lasterketarik lehiatuenetako batean.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.