Bueltan da Eskoriatzako gaztelekuko zerbitzua

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 17a, 09:54
Eskoriatzako gazteleku aurrean, haurrak jolasean.

Eskoriatzako gaztelekuak, gaur, egubakoitza irekiko ditu ateak berriz, udako oporraldiaren ostean. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako udal zerbitzura gonbitea egin dute bertako hezitzaileek Instagram sare sozialaren bitartez, eta 17:00etatik aurrera bertara joateko aukera izango dute nerabeek.

Asteburuetan eta oporraldietan egoten da zabalik gaztelekua eta bertan nerabeei ondo pasatzeko aukera emateaz gain, ekintzak proposatzeko, antolatzeko, herrian parte hartzeko aukera ematen zaie. Asteburu honetan zehar hurbiltzen diren nerabeek, zerbitzua ezagutu eta bertako hezitzaileekin egoteko aukera izango dute. 

Gaztelekuan aldaketa batzuk egin dituztela ere adierazi dute, baina, horiek aurreratu barik, nerabeei bertaratzeko dei egin diete hezitzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak