15 urte gehitu zaizkio Marixol Iparragirreren kondenari

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 14a, 18:08
Iparragirre, epaiketa batean.

1997an, Juan Carlos Borboikoaren kontrako eraso bat prestatu izana leporatu diote gaur Auzitegi Nazionalean egin den epaiketan, eta eskoriatzarrak onartu egin du. Dagoeneko 260 urte baino gehiagoko zigorra du pilatuta Iparragirrek.

Fiskaltzak 27 urte eskatu dituen arren, auzitegiak 15 urte gehitu dizkio Marixol iparragirreren kondenari: bederatzi helburu terroristarekin Koroaren kontra egitea leporatuta eta sei gerrako armak gordetzea leporatuta.

Zehazki, 1997an, sasoi horretan Espainiako erregea zenak bisita egin zuen Bilboko Guggenheim museora eta bisita horretan, haren kontrako erasoa prestatzea egotzi diote. Eskoriatzarrak onartu egin du. Beste lau prozedura geratzen zaizkio oraindik eta 260 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak