Arrakasta duen egitasmoa izan ohi da, nahiz eta udako oporraldiaren bueltan izan bidaia kontakizunak. Hala ere, ideiak hartzeko baliagarria izan daiteke. Lehenengo kontakizuna eguen honetan, irailaren 16an izango da, 19:00etan, Zaldibar antzokian, eta Napolin eta Sizilian bizi izandakoak izango ditu berbagai Beñat Herce hizlari eskoriatzarrak. Irailaren 23an, berriz, Ainhoa Arizabaletak eta Karmelo Oñatek penintsulako arroilak izango dituzte berbagai.