Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegi atarian egin dute kamiseta berrien aurkezpena, gaur eguerdian. Hasi berria den 2021-2022 denboraldian jantziko dituzte kamiseta berriak eta hainbat jokalari izan dira kamiseten aurkezpena egiteko ekitaldian. Ikerra Errehabilitazioak eta Hemen Garbiketak enpresak izango dira babesle berriak. Biak herrikoak izatea baliotsi dute elkarteko ordezkariek.
Aurkezpen ekitaldiarekin batera argazki saioa ere egin dute. Babesleak areto futboleko zein saskibaloi taldeetako zenbait jokalarirekin batera atera dituzte argazkiak Manuel Muñoz kiroldegian.