Ikasturtea eguaztenean hasi arren, izena eman daiteke Buztinaten

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 9a, 14:44

Buztingintzakoak plazara atera zirenekoa zer egiten duten erakusten.

Zubiate labean eskaintzen diren buztingintza eta zeramika saioetako Buztinate elkarteko kideak hasi dira ikasturte berriarekin. Iaztik hona elkartekide berriekin hasi dira, gainera, eta elkartearen helburua kide kopurua handitzea izanda, jakinarazi dute interesa duenak aukera duela oraindik izena eman eta saioekin hasteko.

"Esperientzia pixka bat dugunak gauden arren, hutsetik hasi berri diren zenbait lagun ere badaude gure taldean, eta interesa duena bertara etorri daiteke zer egiten dugun ikustera, eta probatzera…", adierazi dute Buztinate, buztingintza eta zeramika elkartetik.

Ordutegia

Eguaztenetan batzen dira ikastaroko kideak: haurrak 16:45etik 17:45era bitartean eta helduak, aldiz, 11:00etatik 13:00etara bitartean edo 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eguaztenetan Zubiate labetik pasata, buztin.ate.elkartea@gmail.com helbidera idatzita edo 688 87 00 53 telefono zenbakira deituta jaso daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak