Herrian kontsumitzeko bonuak, berriz salgai

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 8a, 15:48

'Eskoriatza Bizirik' bonuak erosten.

Eskoriatza Bizirik ekimenarekin jarraituz, irailean tokiko kontsumoa sustatzeko bonuak salgai jarriko dira berriro. Oraingoa aurtengo bonuen bigarren fasea izango da eta azaroaren 30era arte iraungo du. Bonuak herriko merkataritzan, ostalaritzan eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten zerbitzuetan gastatzeko dira, eta ezingo dira erabili loteria eta bestelako joko establezimenduetan, farmazietan eta estankoetan, eta horiek erosteko bi baldintza bete behar dira: Eskoriatzan erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea. 

Ibarraundi museoan jarriko dira salgai irailaren 20tik aurrera, bukatu arte, egunero, goizez 11:00etatik 13:30era bitartean eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era. Edozein zalantza argitzeko, 943 71 54 53 telefono zenbakira deitu daiteke.

Bete beharreko baldintzak

Bonuak erosi ahal izateko, ezinbestekoa da interesduna Eskoriatzan erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea.

Baldintzak betetzen dituen eskoriatzar bakoitzak 15 euroko balioa duen Eskoriatza Bizirik bono bat erosi ahal izango du. 15 euroko bonuek, 30 euroko gastu-balioa dute. Bono hauek 5 €, 10 € eta 15 €-ko frakziotan banatuta daude eta erosketa bakoitzean frakzio oso bat erabili beharko da gutxienez.

Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak

  • ESTETIKA
    • • Apaindu • Ixkur • Kimu • KING Marga • Kiribil • Kuttuna • Pauxa • Villar
  • FISIOTERAPIA
    • • Gahir fisioterapia
  • JANARI DENDAK
    • • Adam fruta-denda • Altuna harategia • Aloña frutadenda • Covirán • Pagalday harategia
  • OSTEOPATIA
    • • Erai osteopatia
  • BESTE BATZUK
    • • Carmen Mertzeria • Dorleta liburu-denda • Hada multiprecio • Namaste

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak