"Programa irekia prestatu dugu, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzekin. Nabarmentzeko zenbait hitzordu daude, esaterako: artisautza eta elikagaien azokan 22 postu inguru egongo dira. Hala ere, programan aldaketaren bat edo beste egon liteke, eta jakinaraziko dugu datorren astean", adierazi du Antonio Regañok, Eskoriatzako Udaleko jai batzordeko buruak.
Asteburu kulturaleko egitaraua
Irailaren 10a, egubakoitza
- 19:00 Txupinazoa.
- 19:05 Buruhandiak.
- 19:30 Irulitxa fanfarrea.
- 22:30 Duo Imperial.
Irailaren 11, zapatua
- 10:00 Txistularien kalejira.
- 11:30 Ipurua gimnasia erritmiko taldearen erakustaldia.
- 13:00 Eskoriatzako musika bandaren kontzertua.
- 16:00 Nagusiendako jokoak / Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
- 20:30 Muxutruk erromeria taldea.
Irailaren 12a, domeka
- 10:00 Txistularien kalejira eta artisau eta elikagai merkatua.
- 12:00 Txistor eta sagardo dastaketa.
- Natura ikasgela
- 13:00 Eskoriatza Kirol Elkartearen 21/22 denboraldiko taldeen aurkezpena.