Udaletxea obretan dagoen bitartean, udal zerbitzuak Ibarraundi museoan eskainiko dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 27a, 10:11

Ibarraundi museoko eraikina.

Eskoriatzako Udala herritarrentzako arreta zerbitzua hobetu nahian ari da eta horretarako horretarako, udaletxearen egitura aldatuko dute. Egokitzapen obra horiek atzo hasi zituzten, eta udal zerbitzuak Ibarraundi museoan ematen ari dita ordutik.

Ibarraundi museoan, 09:00etatik 14:30era bitarteko ordutegia jarraituz eskainiko dute arreta zerbitzua. Abuztuan, berriz, 09:30etaik 13:00etara bitartean.

Udalarekin harremanetan jartzeko, orain arteko arreta-bide berberak erabili beharko dira. Hau da:

  • Telefonoa: 943 71 44 07
  • Emaila: udala@eskoriatza.eus
  • Whatsapp-a: 650 49 51 65 (mezuak bakarrik)

Horrez gainera, udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, honako hauek:

  • Telefonoa: 943 71 45 32
  • Emaila: udaltzaina@eskoriatza.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak