Luis Ezeiza herri eskolako teilatuko lanak ari dira egiten

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 22a, 11:15

Herri eskolako eraikinean aldamioa eta segurtasuna bermatzeko sarea jarrita.

Martxoko osoko bilkuran udalbatzako kideek onartu zuten moduan, Luis Ezeiza herri eskolako lanak egiten hasi dira. Eskolako teilatuak isolamendu arazoak ditu, eta euria egiten duenean ur filtrazioak izaten dira goiko solairuan. Hori horrela, lanak hasi zituzten joan den astean.

Uztaila eta abuztua bitartean, ikasturte berria hasi aurretik lanak amaituta izatea aurreikusten dute. Aldamioa eta segurtasuna bermatzeko sarea jarrita dute bertan ari diren langileek.

Zebra-bide berria

Aurrera begira, eskolatik irten eta Gorosarri plazako autobus geltokira doazenen haurrentzat, batez ere, zebra-bidea jarri nahi du Eskoriatzako Udalak, horien segurtasuna bermatzeko. Irisgarritasun planean jasota dagoen proiektu honek, gainera, ez die bakarrik eskolako haurrei eragingo. Kulunka haurtzaindegikoentzat, Joseba Iñurrategi pilotalekuko erabiltzaileentzat eta Santa Ana auzoko bizilagunentzat ere segurtasuna bermatze aldera egingo diren lanak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak