Antolatzaileek zein talde egongo diren ez dute aurreratu nahi izan, baina honako leku eta ordutegi hauetan izango direla jakinarazi dute: irailaren 17an, egubakoitzean, kontzertu bakarra izango da, Herriko Plazan, 22:30ean. Irailaren 18an, zapatuan, berriz, hiru emanaldi izango dira: 13:00etan, herriko plazan; 19:00etan, herriko kaleetan zehar arituko da talde bat, eta 22:30ean, Gernika plazan izango da emanaldi bat. Irailaren 18an, domekan, aldiz, herrigunetik kanpo, zehaztu barik duten leku batean eskainiko dute kontzertu bat, 13:00etan, eta 19:00etan izango da azken emanaldia, Herriko Plazan.