Eskoriatzako Udaero programako nerabeak egitasmoko azken txanpan daude. Zenbait ekintza egin dituzte orain arte. Atzo, esaterako, Zarautzen izan ziren surf egiten, eta egubakoitz arratsaldean, berriz, Gaztañaduiko ur-jauzian aritu ziren jolasean. Egubakoitz honetan, 18:00etan elkartuko dira gaztelekuan Udaero egitasmoari itxieria emateko afari-merienda eginaz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.