Aurten, Eskoriatza bizirik kanpainak bi bonu mota izan ditu: batetik, Eskoriatza bizirik bonuak –moreak–, osasun eta estetika zentroetan, merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko bonuak –iazko bonuak bezalakoak–; eta, bestetik, Ostalaritzako bonuak –zuriak–, esklusiboki ostalaritzan erabiltzekoak. Bigarren hauek, Ostalaritzako bonuak, abenduaren 31ra arte erabili daitezke; hau da, urtea amaitu arte. Baina Eskoriatza bizirik bonuak abuztuaren 31n iraungiko dira; beraz, bonu horiek dituztenei adi egoteko eskatu die Eskoriatzako Udalak, eta egun hori baino lehenago gastatzeko.
Kanpainako establezimenduak hauek dira: Erai osteopatia eta Gahir fisioterapia, Apaindu, Edurne, Ixkur, Kimu, King Marga, Kiribil, Kuttuna, Pauxa, Villar estetika zentroak; Adam eta Aloña fruta-dendak, Coviran, eta Altuna eta Pagalday harategiak; Carmen mertzeria, Dorleta liburu-denda, Hada Multiprecio, Namaste eta Oreka. Ostalariak: Akeita, Benta Motz, Compostela, Goxo txiki, Ilargi, Inkernu, Maulanda, Mirentxu, Naira, Txalaparta eta Urrestilla.