Inkernu tabernan aski ezaguna den Asier Sala musikaria izango da berriz ere, eta oraingoan, talentu handiko Garazi Barrena arrasatearra izango du lagun. Hala, Garazi Barrena & Sala izenpean, igoko dira oholtzara.
Inkernu tabernako terrazan izango da emanaldia, 19:30ean. Edukiera mugatua izango da, eta 75 lagun ingururentzat jarriko dituzte aulkiak.
Errekan Gora jaialdia
Errekan Gora jaialdia ez da ohiko formatuan egingo. Aurten, iraileko asteburu bakarrean izango dira kontzertuak herriko hainbat txokotan –irailaren 17an, 18an eta 19an–. Asteburua musikaz blai izango da, eta, musika talde gehienak lotuta, irail hasieran egingo dute iragarpen ofiziala Atxorrotx Kultura Elkartekoek.