Edukiera muga 140 lagunetan jarrita, eskoriatzar ugari gerturatu zen Manuel Muñoz kiroldegira El Conquistador del Caribe saioko finala ikusteko. Asier Urtzelai Binbi ez zen izan irabazlea, baina, momentu ederrak utzi zituen, eta barre algarak ere ez ziren falta izan kiroldegiko ekitaldian.

