Edukiontziak erretzeaz batera, bertan aparkatuta zegoen ibilgailu bati halako kalteak eragin diote:
San Pedro eliza alboko edukiontziak ere erreta agertu dira:
Eskoriatzako Udalak, "ekintza bandalikoak" salatu ditu
Eskoriatzako Udalak prentsa-ohar bat kaleratu du bart gaueko ekintza bandalikoak gaitzesteko.
"Ezezagun taldeek su eman zieten Bolibarko errepideko eta Arana kaleko edukiontziei. Ertzaintzaren eta suhiltzaileen esku-hartze azkarraren ondorioz, gauzak ez ziren handiagoak izan, eta edukiontzietako bi bakarrik geratu ziren kiskalita.
Ez da onargarria pertsona jakin batzuek egiten dituzten ekintzekin guztien segurtasuna arriskuan jartzea. Publikoki salatu nahi dugu astakeria hau eta eskerrak eman nahi dizkiegu Ertzaintzari eta Foru Aldundiko Suhiltzaileei.
Kalean edatera joandako dozenaka gazte ere bertan izan direla salatu du Udalak, eta hori herritarren segurtasunerako legea haustea eta arduragabekeria larria dela gaineratu du. Lekuko ugarik baieztatu dute ustez adingabeak diren pertsona batzuk alkohola edaten ari zirela kalean. Hori dela eta, Udaleko arduradunek gazte horien gurasoen erantzukizun falta salatu dute, adin txikiko seme-alabei kalez kale ibiltzea ahalbidetzen dietelako, alkohola edanez eta haien eta pertsona guztien osasuna arriskuan jarriz.
Azkenik, herritar gehienen jarrera arduratsua eskertu dute. Eskoriatzarrok egun esanguratsu hauetaz gozatzen jakin dugu, sanpedroak ezin ospatzeagatik tristuraz, baina erantzukizunez. Horientzat guztientzat, Udalaren aitortza".