Kantu propioak zein bertsioak egin zituzten atzoko kontzertuan Nhil taldeko sei kideek. Euri arriskua ere izan zen une batean, baina eutsi zion, eta publikoak ere bai.
Gogoan hartzeko taldea da Nhil. Aramaio, Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletako musikariek osatzen dute. Sara Alonso abeslari eta piano-jotzaileak aurreratu moduan bigarren diskoa prestatzen ari dira.