Elkarbizitzaren alde, konponbidearen alde, eta preso eta iheslariak etxeratzea lortu arte lanean jarraituko dutela adierazi dute Sare Eskoriatzako kideek.
Marixol Iparragire preso eskoriatzarra Zaballara hurbildu dute asteon. Brievako espetxetik (475 km) Zaballako espetxera, hain zuzen ere. Etxeratek jakinarazi zuen hilaren 23an egin zutela Iparragirreren lekualdatzea.