Marije Fernandez de Arroiabe Zarimutz elizateko auzo-alkateak adierazi du aurten egitaraua murriztu egin behar izan dutela, egoera zein den ikusita, eta meza bakarrik izango dela. "Meza 12:00etan izango da, eta, horretarako, segurtasun neurri guztiak hartu ditugu. Urtero, Zarimutzeko, Maringo eta inguruetako auzoetakoak, bertan bizi garenon familiakoak eta herriguneko norbanako batzuk batzen gara, eta egun polita izaten da. Aurten, hala izan beharko du, eta, horrenbestez, datorren urtera arte itxaron beharko dugu, behar bezala ospatzeko".