Jaiak egon ez arren, kultura ardatz, saio berezia Goiena telebistan

Imanol Beloki Unamuno 2021eko ekainaren 29a

Iaz, jaien bueltan egindako saio berezirako prestatzen.

Eskoriatzako San Pedro jairik ez da izango, baina eskoriatzarrak nola bizi dituzten jaiak jakiten saiatuko da Goiena telebista. Horrekin batera, Gari Barandiaran eta Beñat Arrieta eskoriatzarrek egindako coverra, edo Beheko Errota musika eskolako dantza taldeak eskainitako ikasturte amaierako dantzaldia ikusteko aukera izango da, besteak beste. Maider Arregik gidatuko du saioa, eta eguazten iluntzean izango da ikusgai, 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak