Pandemia egoeran, musikaz, jolasez eta dantzaz osatutako formula berezi bat taularatuko dute oholtza gainera igoko diren lau antzezleek. Horiek dibertidantzariak dira, eta beraiekin batera izango da Olatz Pagalday aktore eskoriatzarra herritarrak animatzen.
Umorea izango dute ardatz, eta pandemia garaian jendea alaitzeko asmoz prestatutako ikuskizuna izango da. Kantu klasikoen eta modernoen laguntzarekin, dantza modu berezian eginez, neurriak errespetatuz ondo pasatu daitekeela demostratuko dute guztiek ere.