'Eskoriatza futsal cup' jokatuko da zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko eka. 25a, 15:30

Areto futbolean jokatzen.

Areto futbol txapelketa jokatuko dute Manuel Muñoz kiroldegian zapatuan, 09:30ean hasita, Euskal Herriko sei klubetako hainbat mailatako haurrek. Horrekin batera, Zaldibar antzokian, 18:00etan, Los valores en la base izeneko hitzaldia izango da.

Eskoriatza futsal cup-en baitan, Irurtzun, Tafa FS, GFS, Salburua, Kukuiaga eta Eskoriatza taldeetako benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetako jokalarien arteko txapelketa jokatuko da Manuel Muñoz kiroldegian. Ikasturte honetan ez dute lehiarik izan haurren kategorietako taldeek, eta haiek disfrutatzea da egitasmo horren helburu nagusia.

"Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako taldeak ekartzen saiatu gara, kategoria bakoitzeko, eta haiek ondo pasatzea eta haurrengan areto futbolarekiko zaletasuna sustatzea da nahi dena", adierazi du Narciso Pavok, Eskoriatza Kirol Elkarteko kideak.

Hitzaldia Zaldibarren

Zapatuko partiduak amaitzean, 18:00etan, Los valores en la base izeneko hitzaldia izango da Zaldibar antzokian. Areto futbolean esanguratsuak diren pertsonak izango dira hizlari: Teresa Aranzibia, entrenatzaile pertsonala eta kirolekoa; Jesus Candelas, areto futboleko entrenatzailea; Alvaro Gonzalez, kirol-psikologoa; eta Jaime Rodriguez, Areto Futboleko Entrenatzaileen Elkarte Nazionaleko (ANEFS) presidentea.

'Los valores en la base' izeneko hitzaldian izango direnak.

"Areto futbolean hasten diren haurrei zuzendutako hitzaldiak eskainiko dituzte gonbidatuek. Haurrekin nola komunikatu behar den, gatazka baten haurrean nola jokatu behar den… izango dute berbagai. Bakoitzak hamar eta hamabost minutu arteko tartea izango du azalpena emateko, eta gero, mahai-ingurua egingo da. Antzokiko edukiera mugatua izanda, areto futbol txapelketan arituko diren begiraleek izango dute lehentasuna; gero, klubeko begiraleek; eta ondoren, gainontzekoek".

Areto futbol saileko Eskoriatza futsal cup egitarauari amaiera emateko, zapatuko txapelketako finalak jokatuko dira, 09:30ean hasita, eta, ondoren, karta joko hezitzailea izango da haurrentzat, elkarren artean ezagutzeaz batera, areto futbolaz gozatu dezaten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak