Kickboxing saioan, haurren erakustaldia eta 24 borroka

Imanol Beloki Unamuno 2021ko eka. 25a, 10:12

Duela bi urte, K-1 Basque Country txapelketa izan zen.

Atama Eskoriatzak antolatutako kicxkboxing txapelketa 16:00etatik 20:00etara bitartean jokatuko da, Joseba Iñurrategi pilotalekuan.

Duela bi urte egin zuten moduan, kickboxing txapelketa egingo dute zapatu honetan Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Orduan, K-1 Basque Country txapelketa jokatu zuten Eskoriatzan, eta, pisu askotariko kategorietan batuta, erakustaldi polita egin zuten Euskal Herri osotik etorri ziren borrokalariek. Orduan izandako arrakasta ikusita, zapatu honetan jokatuko den txapelketan ere borrokalari ugari batuko dira, eta saio ederra izango dela espero dute antolatzaileek.

Borrokalarien pisaketak arratsaldeko lauretan egingo dituzte, eta, gaztetxoen erakustaldia egin ostean, 17:00 aldera hasiko da txapelketa. Ring barruko hamabi borroka izango dira, eta beste horrenbeste tatamiaren gainean. "Edukiera mugatua izango da, eta, gehienez 200 pertsona sartu ahal izango dira pilotalekuan, aurrez gonbidapena eskatuta. Pisuaren arabera, maila guztietako borrokalariak batuko dira bertan, eta, esaterako, Aratz Kamikaze Garmendia izango dugu gurean".

"Kerman Lejarraga borrokalaria etortzeko ahalegina ere egin dugu, eta konfirmazioaren zain gaude. Hala ere, datorrena datorrela, disfrutatzea izango da asmoa", adierazi du Atama Eskoriatza taldeko entrenatzaile Rafa Carrietek.

Aldez aurretik izena ematea komeni da. Horretarako hona idatzi beharko da: kenpofulldefense@gmail.com 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak