Beheko Errota musika eskolako dantza taldeko maila guztietako haurrek zenbait dantza egin zituzten martitzenean, Joseba Iñurrategi pilotalekuan, txistulariek lagunduta, familiakoen eta lagunen aurrean. Saio horrekin, amaitutzat eman dute ikasturtea, eta egindako lanaren balorazio positiboa egin du Oihane Vicente dantza irakasleak. –Dantza ekitaldia, Goiena Telebistan, Hemen Debagoiena saian izango da ikusgai, ekainaren 30ean; 18:00etan, 20:00etan, eta 22:00etan–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.