Aurreko urteetako ohiko Aste zapatistarik ez da izan aurten, baina "beste mundu bat posible dela aldarrikatzen jarraitzeko" hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu honetan EskoZap taldeko kideek.
Musika protagonista
Eguneko egitaraua izan da, eta Bira Zapatistaren gaineko mahai informatiboa ere jarri dute. Hasiera batean Santa Marina plazan egitea aurreikusten zuten arren, euriaren beldurrez frontoian egitea erabaki dute. Egitarauari amaiera emateko musikak hartu du protagonismoa, Bixentak taldeak eskainitako kontzertuarekin.
Tonbola eta haurrentzako piñata, uztailean
Antolakuntzatik azaldu dutenez, haurrentzako piñata eta tonbola aurrerago egitea erabaki dute. Oraindik data zehatza zehaztu gabe duten arren, uztailean egitea aurreikusten dute.