Josu Lazkano: "Oraindik goiz da baina urak kalte handia eragin digu"

Mirari Altube 2021ko eka. 17a, 20:35

Torrebaso industrialdean ur asko sartu da gaur arratsaldean. Arizmendi ikastolako Almen gunetik jaitsi den ura industrialdeko garajeetan sartu da, eta ondorioz, kalteak eragin ditu. Danatek enpresako Josu Lazkano aretxabaletarrak biltegia dauka industrialde horretan eta lanetik itzuli denean 15 bat zentimetroko ur maila topatu du barruan.

Suhiltzaileak gerturatu dira garajeetatik ura ateratzera eta bertako erabiltzaileek ere jardun dute horretan. Soinu, argiztapen eta ikus-entzunezko zerbitzuak eskaintzen dituen Danatek enpresako Lazkano lehen garbiketa lanak egiten hasi da biltegian. Oraindik goiz bada ere kalteak handiak izango direla aurreratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak