Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatuta, formakuntza saioa izan zuten joan den zapatuan, Eskoriatza Kirol Elkarteko Saskibaloi saileko entrenatzaileek. Basket Take Away kanpainaren barruan, Mikel Ormaetxearen eskutik, saio praktikoa jaso zuten, Entrenamendua eta ariketa dinamikoak egituratzea hastapen-kategorietan izenekoa, eta Goar Artetxeren eskutik, Hasierako etapetan botea eta pasea entrenatzea saioa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.